Musikagida 09 GazteSarea.net


:: Ostiralekoa

/info/irudiak/jardun_fem_index.jpg

Feminismoari lotuz, jendartea eraldatuz

Euskal Herriko emakumeontzat zita garrantzitsuak izan dira apirilean zehar. Mugarri berri bat jarri dugu aurten IV. Ehko Jardunaldi Feministetan zein Emakume Gazteon Asanbladan. [2008-04-23]

:: Irauli Uhinak

/info/irudiak/irauli_070626_index.jpg

2008-06-17 Ikasturteko azken irratsaioa festa giroan amaitu dugu EHZ Festibaleko lagunekin... [Entzun]

:: Info [azken eguneratzea 2008-10-07 20:36:47 ]

gazte eta aske!
[2008-10-07]

Iruñerriko gazteek tinko borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute

7 egunez inkomunikatuta izan eta gero altxatu egin diete azkenean Gorka, Ibai eta Ikerri. Bestalde, goizean 120 gaztek prentsaurrea burutu dute NUPn gazte atxilotuei babesa eman eta azken asteetako operazio poliziala salatzeko. Manifestazioa ere burutu dute gazteek.

aht gelditu
[2008-10-07]

Durangoko AHT gelditu! Elkarlanak ADIFen azpijokoak salatu ditu

Aste honetan sinatzekoak dira lurren desjabetze aktak Iurreta eta Durangoko udaletxetan. Durangoko AHT gelditu! Elkarlanak jakinarazi du, ordea, ADIF enpresak lurjabe gehienei lurrak erosi dizkiela desjabetze aktak baino lehenago, desjabetzetan ordainduko ziena baino gehiago ordainduta gainera. Hau guztia dela eta mobilizazioak antolatu dituzte aste honetarako. Info+ durangokoelkarlana.info

Biolentzia sexista
[2008-10-06]

Euskal Herrian eman diren erailketak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Emakumeen Mundu Martxako Plataformak

Euskal Herrian azken aldian ematen ari den emakumeen aurkako biolentziari erantzuteko Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformak elkarretaratzeak antolatu ditu hainbat herri eta hiriburutan. Era berean, plataformak adierazi du erailketak egoten jarraituko dutela jendarte sisteman aldaketa sakonak egin ezean.

erraustegia
[2008-10-07]

Erraustegiaren aurkako atxikimendu bilketa arrakastatsua burutu dute Antiguon

Uda osoko kanpainaren ostean "Antiguok errauskailuari? UKO!" taldeak prentsaurrekoa eskeini du gaur eguerdian. Oso esanguratsuak diren datuak jakinarazi dituzte, izan ere, 140 komertziotatik 127k alternatiben alde eta errausketaren aurka agertu dira, eta atxikimendua eman diote Cementos Rezolak lortutako errausketa baimena salatzen duen testuari.

nazioarteko elkartasuna
[2008-10-06]

Euskal Herriarekiko elkartasun keinuak iritsi dira nazioartetik

Azken asteetan Euskal Herriak pairatutako kolpe errepresiboak direla eta herrialde ezberdinetatik heldutako elkartasun mezuak jakinarazi ditu Askapenak. Besteak beste, Europako eta Amerikako hainbat alderdi ezkertiar, nazionalista zein herri mugimenduetatik datoz. Info+ askapena.org

euskara
[2008-10-07]

Hizkuntz eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko dute ostegunean NUPen

Ostegun honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak burutuko duen "Euskararen Egunaren" aurrean, hainbat ikasle, irakasle, langile eta eragilek elkartaratze bat antolatu dute 11.00etan NUPeko liburutegiaren aurrean. Helburua orain arte unibertsitatek agintariek hizkuntza eskubideak bermatzek borondate eza salazea izango da.

gazte eguna
[2008-10-07]

Gazte Eguna antolatu dute Durangoko San Faustoetan

Durangoko San Fausto jaienbaitan gazte independentistek Gazte Eguna antolatu dute igande honetan "Durango berri bat izetzera guez!" lelopean. Dena dela, gazteek adierazi dute ez dela "jai egun soil bat" izango, "errebeindikazioz eta herrian falta direnenekiko elkartasun keinu eta sentimenduz beteriko egun handi bat baino".

gazte eguna
[2008-10-06]

Gazte eguna ospatuko dute urriaren 11n Andoainen

Gazte eguna antolatu dute Andoaingo gazteek, "Andoain berri bat piztera goaz" lelopean. Euskal Herriaren eskubideak defendatu eta independentziaren aldeko apostua egingo dute beste behin ere ekintzaz beteriko egun honetan.

gaztetxeak
[2008-10-06]

Jarduera ugari antolatu dituzte Altsasuko Gaztetxearen 18. urteurrena ospatzeko

Urteak joan, urteak etorri Altsasuko Gaztetxeak 18 urte bete ditu. Horixe ospatzeko aste osoko egitarau berezia antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak, hitzaldiak, erakusketak eta kontzertuak tarteko.

sexu askapena
[2008-10-07]

Transexualitatearen despsikiatrizazioaren aldeko manifestaldia izango da larunbatean Bilbon

Queer Ekintza sexu askapenerako elkarteak manifestaldia deitu du larunbat honetan transexualitatearen despsikiatrizazioaren alde. Queer Ekintzak salatu du "gure identitateak kontrolatzeko gobernu erakundeek nagusi diren gizon-emakume ereduei doitzeko helburua duten sistemak eraikitzen dituztela", eta gizon-emakume binomio horretatik ateratzen denari genero disforia diagnostikoa inposatzen diotela gaineratu dute. Manifestaldia plaza Biribiletik abiatuko da 19.00etan.

salbuespen egoera
[2008-10-05]

Milaka lagun salbuespen egoeraren aurkako manifestaldian

"Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean milaka lagun bildu dira Bilboko nazio manifestaldian. Amnistiaren aldeko mugimenduaren sententzia eta espetxeratzeak, EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzeak salatu dituzte, besteak beste.

lan baldintzak
[2008-10-06]

Lan baldintza duinak aldarrikatu ditu Nafarroako Gazte Kontseiluak

Nafarroako Gazte Kontseiluak adierazi du lanpostu eta etxebizitza duinak izatea Nafarroako gazteen kezka nagusietako bat dela. Gazteok emantzipatzeko eskubidea aldarrikatu du NGKk, eta horretarako baldintza duineko lana lortzea funtzeskoa dela adierazi du. Hori dela eta, bihar, urriaren 7an ospatuko den "lan duinaren aldeko eguna" delakoarekin bat egin du.

salbuespen egoera
[2008-10-04]

Eibarko udaletxean 24 orduko itxialdia burutu dute

Aste honetan Ezker Abertzaleak iragarri zuen moduan, asko dira Euskal Herriko udaletxetan burutu dituzten itxialdiak eta mobilizazioak. Horietako bat Eibar dugu, 24 orduko itxialdia egin duena EHAK, EAE-ANV zein Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen legez kanporatzeak salatzeko, besteak beste.

kronika nafarroa
[2008-10-04]

Kronika Nafarroa aldizkariaren urriko alea sarean da

Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argitaratzen duen kronika Nafarroa aldizkariaren urriko alea sareratu berri dute. Bertan aurki dezakegu batetik iraileko kronika, hilabeteko irudiak, laburrak, eta bestetik hilabeteko erreportaia, elkarrizketa eta iritzi artikulua.

kilometroak
[2008-10-03]

Egitarau herrikoiarekin osagarrituko dute Kilometroak jaialdia

Igandean Iruran izango den Kilometroak jaialdiaren harira, Tolosaldeko herri mugimenduak egitarau osagarria prestatu du Anoetako gaztetxe eta bere inguruetan.

Etxebizitza eskubidea
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License Kultura SailaKultura Sailak
diruz lagundutakoa

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588