Euskal Herriko emakumeontzat zita garrantzitsuak izan dira apirilean zehar. Mugarri berri bat jarri dugu aurten IV. Ehko Jardunaldi Feministetan zein Emakume Gazteon Asanbladan. [2008-04-23]
2008-06-17 Ikasturteko azken irratsaioa festa giroan amaitu dugu EHZ Festibaleko lagunekin... [Entzun]
7 egunez inkomunikatuta izan eta gero altxatu egin diete azkenean Gorka, Ibai eta Ikerri. Bestalde, goizean 120 gaztek prentsaurrea burutu dute NUPn gazte atxilotuei babesa eman eta azken asteetako operazio poliziala salatzeko. Manifestazioa ere burutu dute gazteek.
Aste honetan sinatzekoak dira lurren desjabetze aktak Iurreta eta Durangoko udaletxetan. Durangoko AHT gelditu! Elkarlanak jakinarazi du, ordea, ADIF enpresak lurjabe gehienei lurrak erosi dizkiela desjabetze aktak baino lehenago, desjabetzetan ordainduko ziena baino gehiago ordainduta gainera. Hau guztia dela eta mobilizazioak antolatu dituzte aste honetarako. Info+ durangokoelkarlana.info
Euskal Herrian azken aldian ematen ari den emakumeen aurkako biolentziari erantzuteko Euskal Herriko Mundu Martxarako Plataformak elkarretaratzeak antolatu ditu hainbat herri eta hiriburutan. Era berean, plataformak adierazi du erailketak egoten jarraituko dutela jendarte sisteman aldaketa sakonak egin ezean.
Uda osoko kanpainaren ostean "Antiguok errauskailuari? UKO!" taldeak prentsaurrekoa eskeini du gaur eguerdian. Oso esanguratsuak diren datuak jakinarazi dituzte, izan ere, 140 komertziotatik 127k alternatiben alde eta errausketaren aurka agertu dira, eta atxikimendua eman diote Cementos Rezolak lortutako errausketa baimena salatzen duen testuari.
Azken asteetan Euskal Herriak pairatutako kolpe errepresiboak direla eta herrialde ezberdinetatik heldutako elkartasun mezuak jakinarazi ditu Askapenak. Besteak beste, Europako eta Amerikako hainbat alderdi ezkertiar, nazionalista zein herri mugimenduetatik datoz. Info+ askapena.org
Ostegun honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak burutuko duen "Euskararen Egunaren" aurrean, hainbat ikasle, irakasle, langile eta eragilek elkartaratze bat antolatu dute 11.00etan NUPeko liburutegiaren aurrean. Helburua orain arte unibertsitatek agintariek hizkuntza eskubideak bermatzek borondate eza salazea izango da.
Durangoko San Fausto jaienbaitan gazte independentistek Gazte Eguna antolatu dute igande honetan "Durango berri bat izetzera guez!" lelopean. Dena dela, gazteek adierazi dute ez dela "jai egun soil bat" izango, "errebeindikazioz eta herrian falta direnenekiko elkartasun keinu eta sentimenduz beteriko egun handi bat baino".
Gazte eguna antolatu dute Andoaingo gazteek, "Andoain berri bat piztera goaz" lelopean. Euskal Herriaren eskubideak defendatu eta independentziaren aldeko apostua egingo dute beste behin ere ekintzaz beteriko egun honetan.
Urteak joan, urteak etorri Altsasuko Gaztetxeak 18 urte bete ditu. Horixe ospatzeko aste osoko egitarau berezia antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak, hitzaldiak, erakusketak eta kontzertuak tarteko.
Queer Ekintza sexu askapenerako elkarteak manifestaldia deitu du larunbat honetan transexualitatearen despsikiatrizazioaren alde. Queer Ekintzak salatu du "gure identitateak kontrolatzeko gobernu erakundeek nagusi diren gizon-emakume ereduei doitzeko helburua duten sistemak eraikitzen dituztela", eta gizon-emakume binomio horretatik ateratzen denari genero disforia diagnostikoa inposatzen diotela gaineratu dute. Manifestaldia plaza Biribiletik abiatuko da 19.00etan.
"Salbuespen egoerari aurre egin, Euskal Herriak askatasuna behar du!" lelopean milaka lagun bildu dira Bilboko nazio manifestaldian. Amnistiaren aldeko mugimenduaren sententzia eta espetxeratzeak, EAE-ANVren eta EHAKren legez kanporatzeak salatu dituzte, besteak beste.
Nafarroako Gazte Kontseiluak adierazi du lanpostu eta etxebizitza duinak izatea Nafarroako gazteen kezka nagusietako bat dela. Gazteok emantzipatzeko eskubidea aldarrikatu du NGKk, eta horretarako baldintza duineko lana lortzea funtzeskoa dela adierazi du. Hori dela eta, bihar, urriaren 7an ospatuko den "lan duinaren aldeko eguna" delakoarekin bat egin du.
Aste honetan Ezker Abertzaleak iragarri zuen moduan, asko dira Euskal Herriko udaletxetan burutu dituzten itxialdiak eta mobilizazioak. Horietako bat Eibar dugu, 24 orduko itxialdia egin duena EHAK, EAE-ANV zein Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen legez kanporatzeak salatzeko, besteak beste.
Nafarroako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argitaratzen duen kronika Nafarroa aldizkariaren urriko alea sareratu berri dute. Bertan aurki dezakegu batetik iraileko kronika, hilabeteko irudiak, laburrak, eta bestetik hilabeteko erreportaia, elkarrizketa eta iritzi artikulua.
Igandean Iruran izango den Kilometroak jaialdiaren harira, Tolosaldeko herri mugimenduak egitarau osagarria prestatu du Anoetako gaztetxe eta bere inguruetan.
> Milaka lagun salbuespen egoeraren aurkako manifestaldian (2008-10-05)
> Iban Apaolaza preso politikoak gose greba hasi du (2008-10-03)
> Jasan ditzazketen torturengatik kezkatuta azaldu dira atxilotuen senideak (2008-10-03)
> Egitarau herrikoiarekin osagarrituko dute Kilometroak jaialdia (2008-10-03)
> Esteban Murilo iheslari politikoa atxilotu du frantziar poliziak (2008-10-02)
> UPVko agintariek hasiera eman diote ikasturteari Gasteizen (2008-10-02)
> Ezker Abertzaleak ilegalizazioen aurkako entzierroak prestatu ditu (2008-10-02)
> Iruñean haur eskola euskaldun gehiago egon daitezen sinadura bilketa abiarazi dute (2008-10-01)
> Bi pertsona AHTren obretan kateatu ziren atzo Abadiñon (2008-10-01)
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588