Gozategi GazteSarea.net


Gozategi > Izarapeko Aholkua

Izarapeko aholkua sexualitateari buruz mintzatzeko atala da. Gaur egun ez daukagu ohiturarik ez eta espaziorik sexualitateaz era aske batetan hitzegiteko eta gaztesarean honetarako aukera eman nahi izan dugu. Bezain sexologo eta psikolo elkartekoekin elkarlanean eginiko atala da hau, baina ez gaizki ulertu, gure asmoa ez da Bezainekoek ahalguztidunak izango diren erantzunak ematea, bainaik eta denon artean galderak eta erantzunak ematea eta eztabaida bat sortzea.

Parte hartu, orain duzu aukera sexualitatearen inguran nahi duzuna galdetzeko! Inork inoiz erantzun ez dizkizun galderen erantzunak aurkitzeko aukera!

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 744

> ez dut ahazten lengo gaua, garagardo, whisky ta musika burutan,
bakarrik ta mozkortuta,
ordun topatu giñen jendeen artean...
burutik kendu ezinean nabil zure begien dizdira... (.)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 0

> EZ EMAKUME EZ GIZON,
BINARISMOAK GAIXOTZEN GAITU

manifestazioa bilbotik plaza zirkularretik zapatun 19:00etan

GORA QUEER IRAULTZA!

anarko-queer-punk mugimendua aurrera! (transACCION!!)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 2

> Zure laguna izan nahi dut eta zuk behin eta berriz ezetz esaten. Ederra izan zen elakerrekin egon ginen garaia eta zuk amaiera ematea erabaki zenuen. Besterik ez dut nahi, pena ematen baitit horren beste bizi ostean ezezagunak izatea... Ez da denbora kontua, utzi genuenetik urtea pasatzear baitago...

Zer egin dezaket? oso triste nago (goibel)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 6

> Nola berrezkuratu "galdutako" mutila guztiz galdu ez badut? ezin dut gehiago, Izugarri Maitte Dut eta bere laztanak faltan ditut (Neska77)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 3

> zer egin mundu hontan gehien maite dozuna galtzen ikusten ari zarenean? zer egin? amaierarte borrokatu edo gertatu beharrekoari aurre egin?? (neska21)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 3

> Aspalditik gustatzen zitzaidan baina bistaz bakarrik ezagutzen dudan neska batekin bukatu nuen parranda aurrekoan. Denbora luzez egon ginen biok bakarrik azken tabernan bere kuadrila eta nere kuadrilatik aparte eta taberna istean elkarrekin jun ginen. Hala ere ez zen ezer gertau eta ez dakit zergatik. Ni bere gustokoa nintzela uste nuen baina oain ez dakit zer pentsau eta buelta gehiegi ematen ari naizela ustet.Gertau zaizue halakorik? (Burua jaten)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 3

> Transexual, transgenero eta intersexualen sikiatrizazio eta protokolarizazioaren aurka,

norbere gorputz eta erabakien alde, genero inposaketaren aurka

urriak 11n 19tan plaza biribiletik,

EZ GIZON EZ EMAKUME,
BINARISMOAK GAIXOTZEN GAITU
(generoa a(s)katu)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 0

> zeatikan dia ain zailak distantziako erlazioak?? ne mutila penintsulako beste puntan dut ta naiz ta beakin hitzein edo idatzi oso gaixki ai naz pasatzn. aholkurik? (miren19)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 3

> norbaiti eraztun baginalak alergiarik sortu dio? eta zer efekto eduki ditu? ()

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 1

> Ez det uste inorri interesatzen zaionik sentitzen ari naizen hau, eta ez dakit inork lagunduko didan, baina sentimendu hau nire barnetik askatzeko beharrak bultzatu nau hemen idaztera. dela hilabete batzuk mutil batekin enroiatu nintzen, bera ez da euskal herrikoa eta urrengo egunean joan egin behar zen, baina ni ezagutzeko gogo izugarria zuela eta aste bete geratu zen nere herrian. Ondoren, ni joan nintzen bere herrira beste aste bete eta azkenik bere herrira etorri naiz bizitzera. Orain, noiz behinka bakarrik ikusten gera, eta berak nerekin gustora dagoela esaten badit ere, zenbaitetan oso hotz ikusten dut nerekin( noski ez beti, bestela ez nintzen jada hemen egongo). Beak esaten dit gauzak lasai in behar diala, eta oso gaizki pasa dula eta ez dula loturaik nahi...Eta nik, ba nik ere beldurra sentitzen det, inoiz ezagutu dudan pertsonarik koherenteena baita bere ideiekin, eta gustatzeaz gain mirestu egiten det. baina bere ondoan nagoenean bere hoztasun horrek min egiten dit, sufritzen ari naiz, eta askotan bakarrik sentitzen naiz, etxetik urrun gainera. Agian denbora gehiago eman beharko nioke eta ez estutu, eta hau badakit, askotan izan baitut arazo bera, baina berak gustora dagoela esan arren, nik ondo egoteko gehiago behar du, eta beraz, une honetan pixkana gozatu beharrean sufritzen ari naiz. ez dakit zer egin, betirako ahazten saiatu eta sufritzeari utzi, baina agian benetako maitasun bat galduko dut, edo borrokatzen eta sufritzen saiatu, benetako eta agian gertatuko ez den zoriontasun baten esperoan.
Norbaitek, irakurtzeko gogoa badu eta erantzunen edo iritziren bat jasoko banu,bihotzez eskertuko nioke eta uste baina gehiago lagunduko lirake benetako bakardade eta hutsune honetan.
Eskerrak aldez aurretik.
Muxu bat irakurle guztioi eta animo bizitza luzea baita eta nahiz eta momentu txarrak pasa nik ere badakit aurrera egingo dudala beste zenbaitetan bezala! (bakardadean...)

Ikusi | Erantzun | Erantzunak: 5

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 744


SEXtabaidaren dokumentala

:: SEXtabaida foroa

maitasunaren kontseptua
lehen idatzitakoa erdi-ignoratuz, gai honera bueltatu gura neuke...

maitasuna, maitasunaren purutasunaren kontseptuaren bila.

MAITASUNA, MAITEMINTSEA....GUZTIZ, benetan posible ote da gure jendartean? Dinot, oraingo jendartean, sistema honen barruan?

Lana, familia, estatua ta kapitalismotik at soilik ikusten det maitasuna. Lau kontseptu hoiek desegin gabe maitasuna lor daiteke?

Beharbada nahiko nago irakurtzen primitibista kontseptuetaz. Gauzia da, materia beharbada desegin behar dala, HORI sentitzeko potentzial haundiago baten. Nor da gure familia gure erlazio sexualak kontrolatzeko...eta estatua? eta dirua? eta empresako jefea? eta gure irakasleak? eta ordenagailu hau berau?

ez dakit, beharbada nahiko kaotikoa da planteamendua, baino hor dago. Uste dodana materialismo-kapitalismo ultraerregulatu baten maitasunaren atisboaetara soilik aspiratu dezakegula, edo hori uste dot neuk. Nik neuk maitemindu GUZTIZ ez naz egin ondino, ta ez naz soilik bikote monogamikoetara mugatzen hari, bizitzaz hari naz. Bizitzaz maitemintzea guztiz. Argi dagona, hala izango bazan aurreko beste 4 faktoreak ene burmuinan zein inguruko jendean, guztiz kolokan jarriko nituzkela.

Promiskuitate totala aldarrikatzea geratzen jaku sexu askapenetan ene ustetan, maitasun irrazionala ta kaotikoa erreibindikatzea(behintzat jakitea zein dan gure aspirazioa, egunerokotasunean itotzen hari garen bitartean gure lokatzetan).

ni pitos ni txotxos

promiskuidad!
Egilea: anxio Bidalia: 08/09/24 Asteazkena, 17:46
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588